Scribden aspalditik nengoen alta emanda eta ez nuen orain arte asko erabili, baina webgunean dokumentuak txertatzeko oso erabilgarria suerta daitekeela pentsatzen dut. Geologia sailean, harrien sailkapenerako taula txertatu dut Scribd erabiliz. Etorkizunean, kurtsoan zehar egindako azterketen zuzenketa edo ariketen erantzunak modu honetara txertatzea pentsatu dut, ikasleak etxetik ikus dezaten egindako akatsak.
Bestalde sail berria ipini dut, Giza Aparatuak izenekoa, bertan hortik zehar lortutako aparatuen irudiak jarriko ditut dagokion tokian, eta denborarekin marrazkien zatiak euskaraz izendatzen joangoa naiz, zelulekin eta harriekin egin dudan bezala.