Zelulek ugaltzeko erabiltzen duten prozesua, non haserako zelularen bi kopia berdin lortzen diren.
Benetako kromosomak ardatz akromatiko baten ekuatore planoan nola lerrokatzen diren ikusi nahi baldin baduzue, hona hemen landare zelula baten mitosia.
Mitosiaren helburua izaki bizidunetan bi eratakoa izan daiteke: alde batetik, ugalketa asexualeko bizidunetan ugalketa prozesua da; bestetik, bizidun zelulanitzetan, hazkuntza eta zelula hilen ordezkapenerako erabiltzen da.
Mitosian haserako zelularen (zelula amaren) zatiketaz bi zelula berri (zelula alabak) sortzen dira, amaren berdin berdinak.
Hona hemen bi bideo meiosiari buruz:
Bigarrenean, azalpen sakonagoa eta meiosiak, mitosiarekin dituen ezberdintasunak adierazten dituen bideoa da:
Meiosiaren garrantzia handia da, berari esker gure ondorengoak izango direnak osatzeko behar ditugun zelulak sortzen direlako, hau da, obuluak eta espermatozoideak. Bi zelula haploide (n) hauen elkarketaz lehenengo zelula diploidea (2n) sortzen da, zigotoa.
Webgunean gairen edo termino bati buruzko informazioa nahi ezkero bertan idatzi. |
|