Izaki bizidunen nutrizioa, Digestio-, Arnas-, Iraitz- eta Zirkulazio-aparatuen elkarlanaren ondorioz sorturiko sistema da eta zelularen energia eta materia beharrak asetzeko zeregina du.
Sistema honen sarrerak Oxigenoa (O2) eta elikagaiak (mantenugaiez osatuak) dira; irteerak aldiz, karbono dioxidoa (CO2), gernua (hondakinak eta ura) eta gorotzak (elikagaietatik asimilatu gabeko zatia) dira.
Ondoko eskeman irudikatzen da sistema guztia: (klikatu kontzeptu bakoitzean informazio osagarria lortzeko).
Eskema inprimatu nahi badugu beheko loturatik jaitsi daiteke.
Nutrizio eskema | |
File Size: | 13 kb |
File Type: |
Elikadura nutrizio prozesuaren atal bat da eta digestio-aparatuarekin loturiko gaia da.
Elikagaiak eta bere baitan dauden mantenugaiak dira elementu nagusiak eta beraien mota, funtzioak edo zereginak gure gorputzean aztertzen ditu. Aldi berean, dieta osasuntsua eta orekatua, eta elikadurari loturik dauden zenbait gaixotasun edo desoreka ere izango dira aztergai, hala nola, desnutrizioa, gizentasuna, anorexia edo bulimia.
Aurkezpen xume honekin bitaminarik garrantzitsuenak zer egiten duten, zenbat hartu behar diren, zein elikagaietan dauden eta bere gabeziaren ondorioak zein diren ikus ahal izango dugu.
Oharra: eskubiko alboko menua itxi ezkero bertan handiagoa ikus daiteke edo bestela pantaila osoan, Fullscreen botoiari sakatuz.
Bitaminei buruz, ikasleek, aurreiritzi eta mito asko izaten dituzte. Edozein gauza sendatzeko balio dutela, energia ematen dutela (ez dute kaloriarik gehitzen gure dietara), gure artean (okzidenteko gizartean) errez ematen direla gabeziak, minbizia prebenitu dezaketela (Pauling nobel saridunaren C bitaminaren megadosiak) ...
Interesa izan ezkero hona hemen zenbait artikulu gaia zabaldu eta eztabaidatzeko.
Bitaminak minbiziaren prebentzioan, (Consumer.com-en tamalez gazteleraz)
Aurkezpen honetan Proteinen funtzio garrantzitsuak eta elikagaietatik nola lortu ahal diren agertzen da.
Inprimatzeko dokumentu handiegiak direnez, pdf modura eta orrialde gutxiagoetara laburturiko bertsio hauek erabil daitezke ikasleentzako:
bitaminak imprimatzeko | |
File Size: | 855 kb |
File Type: |
proteinak inprimatzeko | |
File Size: | 509 kb |
File Type: |
Gaixotasun Psikiatriko honi buruzko telebistako bideoa hau egokia iruditzen zait gai honetaz aritzeko. Gaixotasun honen hasiera sarritan ikasle nerabeetan ematen denez gertuko gaia izan daiteke.
Bideoaren izena "MI CUERPO, MI ENEMIGO" da.
Webgunean gairen edo termino bati buruzko informazioa nahi ezkero bertan idatzi. |
|