Azken aldi honetan gauza gutxi gehitu dut webgunera, nahiko lanpeturik bai nabil eta. Hala ere, asteburu honetan ProProfs delako webgunean alabarekin jolasten hasi nintzen. Denbora-pasa batzuk egin genituen, bertako jokoetan ibiltzen ginen bitartean eta erabilpena eman nahian Denborapasak sail berria egitea bururatu zait. Ea zer iruditzen zaizuen eta bide batez, norbaitek horrelako web gehiago ezagutuko balu ongi etorriak izango dira proposamenak.
Proprofs webgunea ondo aztertzea falta zait, uste dut, nik erabilitakoak baino baliabide gehiago dituela eta.
Geroarte.
Proprofs webgunea ondo aztertzea falta zait, uste dut, nik erabilitakoak baino baliabide gehiago dituela eta.
Geroarte.