Zelularen ikasketa askotan astuna eta gogorra egiten da, batik bat, terminologia zaila duelako, eta honelako gauza txikiaren barne funtzionamendua eta antolaketa imajinatzea ez delako erraza.
Ikuspegi orokorra izateko hona hemen kalitate oneko eta pantaila osoan ikus daitekeen bideo eder bat.
Zelularen zitoplasmaren organuluak ikusteko, eta bere funtzioak aztertzeko, ondoko webguneko zelularen animazio interaktikoa oso gomendagarria da, tamalez ingelesez dago, baina ikasleei erakusteko modukoa da, azalpena norberak eginik eta gero ikasle bakoitzak etxean bertan "saltxeatzen"ibil daitezkeelarik.
Aurrko animazioa dagoen Uhtako Unibertsitateko Learn Genetics webgunea ikasleekin erabiltzeko baliabide itzelak ditu. Adibidez, zelulen tamaina eta eskalaz jabetzeko zoom erabilgarri hau.
Hona hemen zelulari buruzko abesti kurioso bat, ez da oso serioa baina bai dibertigarria. Klikatu irudian ikusteko.
Webgunean gairen edo termino bati buruzko informazioa nahi ezkero bertan idatzi. |
|