IZARREN HAUTSA BILAKATU ZEN BIZIGAI

Eboluzioa iragarkietan

Hona hemen eboluzioa nola agertzen duten bi iragarki hauek, lehenegoan txikle baten anuntzioa da eta bigarren garagardo oso ezagun batekoa:


Asteroide baten talka

Lurren. izaki bizidunen sei suntsipen masibo egon dira:
  • Kanbriar-Ordoviziar suntsipena
  • Ordoviziar.Siluriar suntsipena
  • Devoniar suntsipena
  • Permiar-Triasiko suntsipena
  • Triasiko-Jurasiko suntsipena
  • Kretaziko-Tertziario suntsipena (Zumaiako K-T muga honi dagokio)
Hauetako batzuk ondoko bideoan ikusten den asteroide baten talkaren ondorioz gertatu ziren.


Bizitzaren zuhaitza interaktiboa

Picture

Gaur egun, Darwin txundituko luketen teknologiak erabilita, izaki bizidun guztiek osaturiko bizitza-zuhaitz interaktiboa ikus ahal izango dugu, " Tree of Life interactive" izena duen webgunean. Bertan, bizidun bakoitzean klikatuz gero, bere jatorritik gaur egunera arte egindako ibilbide ebolutiboa ikusiko dugu, eta bi izaki bizidunetan klikatuz beraien arbaso komunetik noiz eta zein momentutan banandu ziren agertuko zaigu. Horrez gain, hainbat eta hainbat datu, irudi eta lotura lortzeko aukera emango digu, baita izaki bizidun guztien ikono txikiak jaisteko aukera ere (zuhaitza ordenagailura ere jaits daiteke eta internet erabili gabe aritu).





Bizitzaren zuhaitza horma irudia

Eboluzioaren garapena begirada bakar batez ikusteko aukera.
Eta soilik, animalia erreinuaren garapena agertzen da, alde batera utzi ditu monero, onddo eta landareak adibidez.





(handiago ikusteko klikatu irudiaren gainean).



Eboluzioaren klado dikotomikoa

Disko erradial honetan agertzen dira zenbait talde edo kladoen arteko banaketa.

Irudian klikatuz jatorrizko webgunera joango gara, eta bertan klado bakoitzaren banaketa  puntuan klikatuz bi talde horien banaketari buruzko informazio zabalgoa emango digute.

Askotan bezala eboluzioa soilik animaliei dagokion gertaeraren itxura eman diote, ez bai dira agertzen inondik ere landare, ez onddo, ez bakteria, ez protozoorik.