My Father's Garden from Mirko Faienza on Vimeo.
Drifters of the deep from Eugenia Loli-Queru on Vimeo.
National Geographic-ek "Green guide" txokoan fotografia txikiz osatutako mosaikoak dituzte.
Natura argazkiz osatuak daude, oso modu erakargarrian argazkiak ikusteko aukera ematen dutelarik. Gainera jendeak bere argazkiak bidali ahal ditu beste mosaiko gehiago osatzeko.
Argazkiko gune bat aukeratuz eta bertan klikatu ezkero zoom egingo dugu eta beste irudi bat aukeratu ahal izango dugu eta honetan ere zoom egin ahal dugu eta horrela ia infinitu arte... Klik bikoitza eginez argazki eta egileari buruzko informazioa agertzen da.
Frogatu nahi baduzu joan bertara ondoko argazkian klikatuz, eta pazientzia argazkiak kargatzen direnean, denbora pixka bat hartzen du eta.
Adibide bat nahi baduzu beheko bideoa ikusi:
Hona hemen Pere Stupinyaren zientzia blogean ikusitako natura bideo harrigarria, birritan ikusi hobeto nabaritzeko gertaera.
Bideo hau ere Pere Stupinyaren zientzia blogean ikusitakoa da. Laborategian, otarrainsketan bakterio batzuen eragina aztertzeko, beraien mugikortasuna neurtu nahi zuten. Korrika egiteko zinta nimiño batean jarri zituzten. Otarrainska horietako bat da hau, harriturik utzi zituena ikertzaileak, orduak eman omen zituen lasterka zintaren gainean.
Webgunean gairen edo termino bati buruzko informazioa nahi ezkero bertan idatzi. |
|