Uda pasa da eta berriz lanera. Denbora luzez webgunea ez dudala ukitu eta alferkeriak alde batera utziz zerbait egiten hasi beharko dut.
Lehenik, mantenu lanak, orrialde bakoitzari izenburua jarri diot goiko irudian (txirlaren ondoan), uste dut ederki ematen dutela. Blogari ere izena jarri diot, web orriaren siglak osatua, ez da oso originala baina beti dut aldatzeko aukera.
Bestalde, Zelula atalean bi ordenagailu-jolaserako loturak jarri ditut. Lehena, "Cell Craft" izena du eta on-line jolasten da, pausuz pausu zelula eukariota bat eraikitzen joango gara bi ornitorrinkoren laguntzaz. Bigarrena, "Foldit" izenekoa, konplexuagoa da, baina, oso interesgarria proteinen itxura eta formaren garrantziaz jabetzeko. Biak ingelesez daude, baina, gure ikasle "hirueledunek" ez lukete arazorik izan behar inperioaren hizkuntzan...