Uda ondoren lanean hasi behar berriz, eta abandonaturik nuen txoko honi ere ekin beharko diot.
Weebly erabiltzen hasi nintzenean, askotan orrien antolaketan motz eta deseroso ibiltzen nintzen. Hori konpondu da, "azpiorriak" sortzeko aukera berria dela eta.
Berrantolaketa pixkanaka hasi naiz egiten, Giza Aparatuak sailean aparatu bakoitzarentzat orri bana ezarriz, eta Geologia sailean azpiorri berria "Unibertsoa eta eguzki sistema" delakoa, 1. DBHko ikasleeri zuzendua, gai honetatik hasi bai gara ikasturtea.