Bideo sinple baina argia, ADNaren egiturari buruzkoa. Egin klik irudian.
Beste lotura honetan, DNA zoom interactive delakoan, ADNaren kokapena eta barne egitura agertzen da.
Origami edo papiroflexiaz ADN molekularen eredua egiteko instrukzioak eta ereduak (zuribeltza eta koloretan). Saiatu egiten, harrigarria da zeinen polit eta ongi agertzen duen espiral formako eskaileraren egitura.
Material hau dagoen webgunea DNAi interactive oso gomendagarria da, bertan ADNri buruzko informazio osoa eta erakargarria dago; ADNaren aurkikuntza kronologikoa, kodea, genoma, manipulazioa kronikak (eugenesia), aplikazioak eta abar ...
ADN molekula nola lortu daitekeen edozein zeluletatik, bai animali zein landare, etxean ditugun produktu eta gauzekin ikasi nahi baduzu, hona hemen bideo batzuk:
Lehena, tipularen ADNaren extrakzioa sukaldean da.
Goiko bideoa gustukoa baduzu, beste bi hauek ere atsegingo dituzu: Banana ADN extrakzioa, aurrekoaren antzekoa baina laborategi material gehiago erabiliz, eta zeure ADN propioaren extrakzioa, sukaldean egina, hau ere.
Ez izan beldurrik eta ekin lanari.
ADNa bere burua kopiatzeko gaitasuna duen molekula da. ADN molekula batetik abiatuz bi molekula berdin-berdin lortzeko prozesua erreplikazioa da. Prozesu hau behar-beharrezkoa da mitosirako, hau da, zelula ama zatitu eta bi zelula alaba lortzeko. Honela, amaren material genetiko (ADN) berbera izan dezaten sortutako bi zelula alabek.
Bideoa pantaila osoan ikusi ahal izateko klikatu hemen.
Goiko bideoan ikusitakoa erreplikazioaren laburpen edo sinplifikazio bat da. Benetan, prozesuan, entzima espezifiko kopuru handia bat erabiltzen da, bakoitzak lan ezberdina egiten duelarik.
Adibidez: entzima batzuk helize bikoitza zabaldu eta desbiribilkatzen dute, beste batzuk harizpiak zabalduta mantentzen dituzte, beste batek nukleotidoak modu egokian, hau da, osagarrian jartzen ditu, bi harizpiak ez dira abiadura berberean erreplikatzen eta abar...
Hori dena sakonago ikusi nahi ezkero joan ondoko loturara. Molecular Visualization of DNA Replication
Ondoko bi bideoetan, ADN molekularen informazio genetikoa nola kopiatzen den ARN molekula batetara (transkripzioa), eta gero ARN horren informazioa erribosometan nola itzultzen den proteinetara (itzulpena) agertzen da.
Lehenengo bideo honetan azalpen orokorra dago. Prozesua osotasunean ikusten delarik.
Bideoa pantaila osoan ikusi ahal izateko klikatu hemen.
Bigarren honetan aldiz, transkripzio eta itzulpen prozesua sakonago ikusten da.
ADN eta ARN-aren baseen ordena (4 letretako hizkuntza) proteina aminoazidoetara (20 letretako hizkuntza) itzultzeko, kode bat behar da. Kodea modu laburrean azaldurik, base hirukote bakoitzari aminoazido bat dagokiola da.
Honela, proteina bat kodetzen duen ADN zatiari GENE izendatzen dugu, eta izaki bizidun baten gene multzo osoari aldiz, GENOMA.
Mekanismo edo prozesu hau praktikoki ikusteko, hona hemen hiru lotura, ariketa praktiko eta erraz batzuekin:
- DNAi webguneko CODE ataleko informazio eta ariketa interaktiboak. (ingelesez) Interesgarriena, "copying the code" eta "reading the code" ataletako "putting it together" zatietako ariketak dira.
- Learn Genetics webgunetik gen bat transkribatu eta itzuli ariketa interaktiboak. (gazteleraz) Orri honetako eskuinaldean dagoen tour to the basics ere gomendagarria da, gaiaren errepaso osoa egiten baitu, (zer da ADNa, genea, kromosoma, proteina, heredentzia, ...)
- Genetics Web Lab Directory-ko animazio honetan (ingelesez) ere azalpen eta guzti ADNa transkribatu daiteke eta gero Proteina bihurtu.
Webgunean gairen edo termino bati buruzko informazioa nahi ezkero bertan idatzi. |
|