Eboluzioaren atalean ekarpen berri bat egin dut, haur abesbatza baten abestia, Darwin eta aldi berean eboluzioa eta hautespen naturalaren ideia batera izan zuten beste bi zientzialari aipatzen duena, Wallace eta Matthew.
2009 urte berezia da, "Espezieen jatorria" liburuaren 150. urteurrena eta Darwinen jaiotzearen 200. urteurrena betetzen baitira. Darwin Britainarra izanik, bere herrikideak dira ospakizun gehienak eta handienak egiten ari direnak.
Baina, nik ere, neure ale txikia jarri nahi dut . Zorionak Darwin.