Abendura arte ikastetxetik kanpo egon naizenez webgunea nahiko abandonaturik izan dut, baina ikasleekin kontaktuan jarri eta berriz hasi naiz materiala bilatzen.
Eboluzioa atalean bizitzaren zuhaitz interaktibo oso interesgarri batera jarri dut lotura, David Attenborough biologoaren "Tree of Life" proiektuaren webgunean kokatzen dena eta, baita ere, Darwinen ideien aurrekariei buruzko aurkezpena, azken hau Prezi erabiliz egindakoa.
Azken lau hilabete hauetan hala ere ez naiz ezer egin gabe egon eta aipatutako eboluzio atalean bildutako material ugaria erabiliz bizitzaren jatorria eta eboluzioari buruzko blog bat antolatu dut. Bloga sekuentzia didaktiko baten arabera dago egina, hau da, edukiak, jarduerak, helburuak, eskema, ebaluazioa eta beste atalez osatua. Ondoko loturan ikus daiteke: IZAKI BIZIDUNEN JATORRIA ETA EBOLUZIOA BLOGA