Nahiz eta gure pertzeptzioak esan harriak aldaezinak direla eta erliebearen aldaketak ia ez diren gertatzen, egia esan, denbora eskala geologiakoan behatuz gero, harrien aldaketak handiak dira eta erliebearen aldaketak oso bortitzak izan daitezke. Harriek ziklo bat osatzen dute, eta prozesu ezberdinen bidez eraldatzen dira. ZIkloaren zati bat lurrazalaren gainazalean gertatzen da, kanpoko agente geologikoen eraginpean, eta beste zatia lurrazalaren barruan presio eta tenperatura altuen eraginpean.
Ondoko eskeman Harrien Zikloa agertzen da: (Klikatu eskubiako beheko karratutxoan pantaila osoan ikusteko eta tamaina egokitu zoomerako barrarekin)
Lurraren barneko egitura
Geologoek beste zenbait frogen artean, lurrikaretan sortzen diren uhin mota ezberdinen sakabanatze modua eta abiadura aldaketak hartzen dituzte kontuan, lurraren barneko egitura azaltzeko. Honela ondoko irudietan laburbildu daiteke aztertu dutena:
Honako eskema honetan lur planetaren geruzen izen, sakonera, osaera eta egoerari buruzko informazioa aurkituko dugu: (Klikatu eskubiko beheko karratutxoan pantaila osoan ikusteko eta tamaina egokitu zoomerako barrarekin)
Lurreko plaka tektonikoen aurkikuntza
Ondoko irudian klikatuz, "Así de hizo la Tierra1 - La fosa de las Marianas" dokumentala ikus daiteke. Marianetako hobien azterketaren bidez, historikoki plaken aurkikuntza agertzen da eta aldi berean plaken tektonikaren elementu eta dinamikaren nondik norakoak. Batik bat, Dortsal ozeanikoak eta Subdukzio eremuak ikus ahal izango dugu. Oso interesgarria
Ondoko eskeman aurreko bideoan ikusten diren plaka eta ertzak nola sailkatzen diren eta nolakoak diren agertzen da: (Klikatu eskubiko beheko karratutxoan pantaila osoan ikusteko eta tamaina egokitu zoomerako barrarekin)
Bertan Everest menditik hasi eta Marianetako fosa ozeanikorako bidaia egiten da, ezagunak diren hainbat eta hainbat erreferentzia erabiliz. Presio, tenperatura eta bestelako datu asko azaltzen dira.
Neurri asko ft-tan (oina-tan) ematen dira, metroetarako aldatzeko baliokidetasuna hau da: 1 ft = 30,48 cm
(klikatu irudian pantaila osoan ikusteko)
Lurreko plaka tektoniko gaiean erabilitako irudi sorta
Plaken tektonikari buruzko loturak
klikatu irudian webgunera joateko
- WEBGEOLOGY Trömsoko Unibertsitateko geologia gunea. Baliabide eta animazio asko. Oso gomendagarria. Axular lizeoko zenbait irakasleei esker, euskaraz!
Klikatu irudian webgunea ikusteko
- USGSren This Dynamic Earth webgunea. Plaken ertzak, tektonika... argazki eta irudiz hornitua
klikatu irudian webgunera joateko
- Smithsonian institutuko mapa interaktiboa, Sumendiak, Lurrikarak, Talka Kraterrak eta plaka tektonikoak agertzen direlarik.
- Munduan gertatu diren azken lurrikarak jasotzen duen orrialdea.
Tektonikari buruz informazio gehiago
Hezkuntza ministeritzako Proyecto Biosfera Webgunean "Los cambios en el Medio Natural" atalean informazio osoa eta zabala dago gai honi buruz, baita irudi eta animazio oso interesgarriak.
Lurreko kontinenteen higidurak denboran zehar
Lurraren kontinenteak eta ozeanoak ez dira beti leku berdinean egon, honako irudian ikus daitekeen bezala kontinentean bat egin eta zatituz joan dira lurraren historian zehar, Plaken tektonika izeneko teoriak azaltzen duenez.