Lankide dudan Alex Gabilondori esker ezagutu dut Xmind programa eta Lur Planeta atalean jarri dut nire lehen lantxoa, ea zer iruditzen zaizuen. Azken errepasoa egiteko helburuarekin prestatu dut. Ikasleek atsegin badute, hurrengo gaiko kontzeptuak eta irudiak emango dizkiet eta eskema orokorra beraiek osatzeko aukera izango dute.